Winter Solstice Call

Erakusketa

19/10 – 18/11

Abendua eta urtarrila bitartean Donostiako ohiko argiteria aldatu zuen Winter Solstice Call egitasmoak betiko iraungo duen ondare iraunkorra utzi du herritarren memorian eta irudi ezin ederragotan.

Argi instalazio eta interbentzio hauen emaitza jasotzen duen erakusketa egongo da ikusgai urriaren 19tik azaroaren 18ra arte Arkitektura Goi Eskola Teknikoan.

Tokia: Arkitektura Goi Eskola Teknikoa

Oñati plaza 2 , Donostia.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 19:00etara.Sarrera doain

Data: urriaren 19tik azaroaren 18ra

 

 

Negu gau bateko distirak

Denboraldi batean ikusgai egongo den argi instalazioa da Winter Solstice Call (WSC).

 

Urteko garairik ilunenean, neguko  solstizioan, Kontxako Badiako ohiko argiztapena eraldatuko da arte interbentzio sotil batekin, gure hirietako argiteria ereduaren  inguruan hausnartzeko eta energia kontsumo arduratsua eta iraunkorra balioan jartzeko.
Horrez gain, argiztapen diseinuari buruzko tailerrak eta guerrilla lighting ekintzak egingo dira, herritarrek argi-efektu ikusgarriekin hiria eraldatu dezaten.

 

s u a r t e z

s u a r t e z kolektiboa Winter Solstice Call proiektua aurrera eramateko sortu da. Hau, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutza ekimenaren parte da. Era berean IYL2015ko ekintza ofiziala da, UNESCOk 2015a Argiaren Urte Internazionala aitortu duelarik. Proiektu honek argiztapen instalazio alternatibo bat proposatzen du non jendea funtsezko baliabidea den.

Argiztapen diseinatzaileez gain galdaragintza ikasle, arkitekto, pentsalari eta beste askok osatzen dute s u a r t e z Lighting Commons. Aurretiko lankidetzak zein kolaborazio berriak, guztiak dira ongi etorriak!

Gure ingurugiroa hobetzen saiatzen gara tokiko baliabideak eta sormena erabiliaz, beti ere ondo pasatzeko astia aurkituz.

 

Lantaldea

Proiektuaren sortzaile eta arduraduna da Nora Imaz. Artikotik hurbil egonda ekin zion lanari Argiztaken Arkitektonikorako Diseinu ikasketak amaitzen zegoelarik. KTH eskolan izandako tutoretza paregabeari esker jaio zen Winter Solstice Call.

Kolaboratzaile bikainez inguraturik dago bera, hala nola diseinatzaile bitxi, sustatzaile eraginkor eta kudeatzaile adituak.

 

She is supported by great collaborators such as creative designers, skillful developers and expert project couching.

hirikilabs_W Web
Lux Bomber SilhouetteWeb
LOGO-difusiona-web
KTH_W

DONOSTIA

donostia

BARCELONA

barcelona