Egunkaria

WSC Erakusketa

Abendua eta urtarrila bitartean Donostiako ohiko argiteria aldatu zuen Winter Solstice Call egitasmoak betiko iraungo duen ondare iraunkorra utzi du herritarren memorian eta irudi ezin ederragotan.

Argi instalazio eta interbentzio hauen emaitza jasotzen duen erakusketa egongo da ikusgai otsailaren 18tik martxoaren 3ra Elektrak Grosen duen erakustokian.

Interbentzio hauek aldi baterako izan dira, baina Winter Solstice Call egitasmoak betiko iraungo duen ondare iraunkorra utzi du herritarren memorian eta irudi ezin ederragotan. Irudi eta bideo hauek ikusgai egongo dira guzti honen emaitza jasotzen duen erakusketan. Erakusketaren aurkezpena gaur osteguna, hilak 18, egingo da, arratsaldeko 19:00etan, Elektra konpainiak Grosen duen erakustokian.

Inaugurazioa: osteguna, otsailak 18

Ordua: 19:00

Tokia: Elektra showroom, Claudio Delgado kalea 8, Gros, Donostia.

Erakusketaren ohiko ordutegia: astelehenetik ostegunera 16:00etatik 19:00etara. Sarrera doan.

ERAGILEAK: DSS2016 + XYZ Diseño Integral + s u a r t e z    BABESLEA: Grupo Elektra

Prentsaurrekoa

Winter Solstice Call, argi-festa iluntasunaren bila

Abenduaren 18aren eta urtarrilaren 7aren artean, Kontxako Badiako ohiko argiztapena eraldatu egingo da, herritarrekin batera, interbentzio sotilen eta hainbat argiztapen-ekintzen bidez.

READ MORE

Transbita Hendaia

Bitamine Faktoria Artitadetó Artista Elakartearen proiektu bat da, kultura, diseinu eta arte garaikidearen ekoizpen eta zabalkuntza bultzatzen dituena.

Transbita ekimenak kultura kalera ekartzen du jendearekin batera gertaeraz gozatzeko. Joan den ostiralean, irailaren 25a, 2015, sormen karabana Hendaiako hondartzara gerturatu zen.

READ MORE

Hirikilabs Plaza – D.I.Y.

Hirikilabs-Plaza pertsonen, kolektiboen eta inguneko komunitate praktikoen arteko interakzioaren bidez sortutako proiektuak sortu eta elkartzeko lekua da. Beste pertsonekin bildu, ikertu, partekatu eta lekua erabiltzeko uneak bilatzen ditugu, Hirikilabseko herramintak eta errekurtsoak lantegi irekian erabiltzeko, jendearen ideia sortzaileak D.I.Y. (zuk zeuk egin ezazu) edo D.I.W.O.(besteekin egin ezazu) bihur daitezen.

s u a r t e z -ek hiriko gune batetako argiztapena hackeatzeari aplikatutako 2D/3D diseinurako proiektua proposatzen du. Helburua Hirikilabs Plazako saioetan garatutako materialarekin hirian hainbat esku-hartze egitea da.

READ MORE

Olatu Talka 2015

Olatu Talka kultur jaialdia Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutza proiektuaren parte da eta hiritar parte hartzea sustatzen duten proiektuak gizarteratzea du helburu.

Biztanleriaren eraldaketa urbanorako gaitasun eta argiztapen gaiei buruzko interesa sustatuz, bi eguneko tailerra garatu dugu Kontadores Gazte Zentroan, herritarrak izan daitezen argiztapen instalazio baten sortzaile.

Instalazio egonkor batera bideratu daitekeen proposamena garatu dugu. Argiztapen diseinurako oinarriak landu eta diseinu prozesuko atalak jorratu ditugu. Kontadores espazioaren analisia egin, ideiak sortu eta sketch eta argi probak eginez Kontadores eraikina ikuskarriagoa bilakatu dugu momentu batzuez sarrera zein fatxada argiztatuz.

iGuzzini argiztapen hornitzaileen laguntzari esker argiztapen material profesionalarekin lan egiteko aukera izan dugu; proiektore, uplight eta merkatuan agerturiko azken produktuak erabiliaz.

 

PARTAIDEAK: Celia Raposo Santana, Jaime Mayo, Igor Arabaolaza, Beñat, Pablo del Valle de Lersundi, Miriam Otamendi, Ana Martínez, Maite Basterra

ERAGILEAK: Olatu Talka!!! + Kontadores + s u a r t e z

KOLABORATZAILEAK: iGuzzini  ARGAZKIAK: s u a r t e z

Kontadores Brigada – Bideoa

Hemen doa Apirilean Kontadores inguruetan bizitako Guerrilla Lighting esperientzia erakusten duen bideoa, Heidi Otaduyk filmatu eta editaturikoa. Donostia 2016 Fundazioaren babespean argiztapenaren indarra zabaltzen jarraitzen dugu!

Argi, itzal, kolore eta adimen mordoa dira, Gaztarro auzoa momentu batzuez eraldatzea lortu zuten osagaiak. Mila esker partaide eta kolabrotazaile guztioi, egindako lan bikainagatik eta baita eskeinitako momentu oparoengatik ere!!

ORGANISING: s u a r t e z + DSS2016EU, Ziortza Basaguren + KONTADORES, Sara Ruesgas, Imanol Orikain COLLABORATING: Enara Aranbide, Iker Huegun PHOTO: Gorka Bravo VIDEO: Heidi Otaduy PARTICIPANTS: Debora Del Rio, Miren Chocarro, Asier Castro, Eneko Bustamante, Javier Delgado, Ibon Alcoz, Jorge Pineda, Igor Gomez Etxegaray, Igor Arabaolaza, Junkito, Jon Aizpurua, Beñat Arizmendi, Maria Billante

Kontadores Brigada

Kontadores gazte zentroarekin elkarlanean eta Donostia 2016 Fundazioaren babespean argiztapenaren indarra zabaltzen jarraitzen dugu.

Apirileko saioan Gaztarro auzoko ingurunea argiztapen bidez eraldatzea lortu genuen. Oraingoan ohikoa baino talde txikiagoa osatu genuen arren, emaitzak kontrakoa islada dezake, izan ere kalitate handiko lana burutu genuen. Zorionak kuadrila!

Bidebietako inguruneak toki ilun eta baztertu batzuk hautatzeko aukera eskaini zigun, gure akziotarako ezin aproposagoak izanik.

READ MORE

Argiztapen Diseinu Laborategia

Apilrilaren 16en Kontadoresen izan ginen, Bidebietako Gaztelekuan, bertan Argiztapen Diseinu Laborategia garatzen.

Bi egunetako tailerra antolatu genuen argiztapen diseinurako oinarriak partekatzeko. Lehenengo saioan argi iturri ezberdinak aztertu genituen eta bigarrenean Guerrilla Lighting ekintzaren bitartez Kontadores inguruko zenbait gune argiztatu genituen.

Talde atsegin eta aktiboa osatu genuen eta guztion artean argiztapenarekin erlazioa duten ikuspuntu ezberdinak aztertu genituen arkitektura, antzezlan eta eguneroko bizipenak azalduz.

READ MORE

“Euripetan Argituz” – Bideoa

Euskal Herriko Unibertsitatean, EHU, ospaturiko Kulturaren Eguna zela eta Antiguako auzoan izan ginen martxoaren 24ean. Talde sendoa osatu genuen Arkitektura Goi Eskola Teknikoko ikasleekin eta euripetan abiatu ginen kalez kale.

Neska-mutilak, espero dugu misioa amaitu ostean oinak lehortu izana AkriFestan dantzatuaz, hurrenarte!!

READ MORE

“Euripetan Argituz”

Euskal Herriko Unibertsitatean, EHU, ospaturiko Kulturaren Eguna zela eta Antiguako auzoan izan ginen martxoaren 24ean. Talde sendoa osatu genuen Arkitektura Goi Eskola Teknikoko ikasleekin eta euripetan abiatu ginen kalez kale.

READ MORE