Taldea

s u a r t e z

s u a r t e z kolektiboa Winter Solstice Call proiektua aurrera eramateko sortu da. Hau, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutza ekimenaren parte da. Era berean IYL2015ko ekintza ofiziala da, UNESCOk 2015a Argiaren Urte Internazionala aitortu duelarik. Proiektu honek argiztapen instalazio alternatibo bat proposatzen du non jendea funtsezko baliabidea den.

Argiztapen diseinatzaileez gain galdaragintza ikasle, arkitekto, pentsalari eta beste askok osatzen dute s u a r t e z Lighting Commons. Aurretiko lankidetzak zein kolaborazio berriak, guztiak dira ongi etorriak!

Gure ingurugiroa hobetzen saiatzen gara tokiko baliabideak eta sormena erabiliaz, beti ere ondo pasatzeko astia aurkituz.

Lantaldea

Proiektuaren sortzaile eta arduraduna da Nora Imaz. Artikotik hurbil egonda ekin zion lanari Argiztaken Arkitektonikorako Diseinu ikasketak amaitzen zegoelarik. KTH eskolan izandako tutoretza paregabeari esker jaio zen Winter Solstice Call.

Kolaboratzaile bikainez inguraturik dago bera, hala nola diseinatzaile bitxi, sustatzaile eraginkor eta kudeatzaile adituak.