Title Image

Guerrilla Lighting Donostia

Guerrilla Lighting Donostia

Pasa den abenduak 19an, talde gogotsua osatu genuen Donostiari dizdira berezi bat emateko! Guerrilla Lighting Donostia Winter Solstice Call proiektuaren aurrenetariko ekintza dugu, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren ekimenen artean dagoena. Oraingoan biztanleriaren parte hartze eta eraldaketa urbanorako, zein argiztapen gaiei buruzko interesa frogatu nahi izan genituen, horretarako argiztapenaren gaitasunaz baliatuz.

Eskerrik asko Álvaro Valdecantos, Gorka Bravo eta Heidi Otaduyri zuen argazki bikainengatik!

Deialdi zabala egin ostean ardura anitzeko talde sendoa osatu genuen. Suhiltzaileen eraikina izandakoan elkartu ginen gure misioaren oinarriak partekatzeko eta akzioari ekin genion! Kontxako badiara abiatu ginen linternak eskutan hartuta.

Photo Gallery

Hautaturiko lehenengo lekua Kontxako behekaldea izan zen. Uda partean jendez beteriko tokia izan arren, neguko gauetan bazterturik agertzen da.

Argi izpiak arkitekturara egokituz eta plano ezberdinak argiztatuz espazioaren dimentsioa eta formak nabarmendu genituen. Inguruan pasioan zebilen jendea ere animatzera gerturatu zen!

Bigarren eszenatokia alboan genuen arren, itxura ezberdinekoa da. Kontxako Erlojuak ditugu hauek, badiako erreferentzia puntu direnak.

Bertoko argiztapen publikoa itzali ostean dorreen pareta bertikalak zein izkinak argiztatu genituen lente eliptikoak erabiliaz. Elementu esanguratsuak kontutan izan genituen ere, hala nola erlojua eta barometroa. Argi iturri halogeno zein LEDen arteko kontrasteari esker harriaren itxura naturala nabarmendu genuen.

HIrugarren tokira iristerako koloreak erabiltzeko ordua genuen!

Iragazki urdin eta laranjak nahastuaz espazioak dramatismo kutsu bat hartu zuen eta bizitasunez bete zen. Eskailera hauek pasealeku eta hondartza arteko lotura gune dira. Hiriaren irudi den Kontxako barandarekin jolastuaz, itzal proiekzioa egin genuen lurrean. Bitxikeria modura jakinarazi, baranda, erlojuak eta baita suhiltzaile eraikina ere, Juan Rafael Aldayk eginiko lanak ditugula, gaur egun Donostiaren irudia osatzen dutenak. Argazkiaren ezkerraldean Santa Klara uhartea ageri da, badiako harri bitxia.

Ibilaldia pasealeku azpi aldetik jarraituz primeran pasa genuen ispilu bola eta makila dizdiratsuekin jolastuz!

Azken gunea hondartzako lehen ilaran genuen, gaur egun Gipuzkoako Piraguismo Federakuntza dena eta antzinan Bainuetxe Erreala izandakoa. Egunez eraikin ederra duguna gaualdean ilun geratzen zaigu egunerokotasunean. Detaile anitz, gainazal zein barnealdea argiztatuz eraikinaren presentzia indartu genuen, gauean ere merezi duen mirespena azalduz!

By lighting some details and facades and also shooting towards the inside, we managed to dress it on splendour!

ORGANISING: s u a r t e z + DSS2016EU Ziortza Basaguren, COLLABORATION: Irene Bas, Paolo Portaluri, Alberto Barberá, Carla Jardim, Iñaki Albistur, Raquel Ares PHOTO/VIDEO: Álvaro Valdecartos, Heidi Otaduy, Gorka Bravo PARTICIPANTS: Iker Huegun, Uhin Arrospide, Paul Aretxederreta, Miren Laga, Ziortza Basaguren, Saioa Torre, Txinto, Borja Legarda, Aguirre, Ina Imaz, Elena Arizmendi, Arrate Velasco, Jaione Cabaleiro, Iban Bujan, Julen Iñarra, Endika Herranz, Idoia Unzurrunzaga Llach, Celia Raposo Santana, Jon Insausti Maisterrena, Imanol Goenaga, Axier Iturriza, Lide Zatarain, Moutarou Apoudjak, Mikel Blasco de Imaz, Borja Culla Irastorza, Noelia Lozano Cardanha, Paola Guimeras

Este sitio web utiliza cookies para mejorar la experiencia del usuario. Al continuar navegando aceptas su uso. Más información

ACEPTAR
Aviso de cookies