Title Image

KONTXAKO HEGAL AZPIA

KONTXAKO HEGAL AZPIA

Pasealekuaren azpiko aterpeak ipar haizetik babesten gaitu bere itxura kaleidoskopikoak liluratzen gaituen bitartean

Gune distiratsuak atzean utzi eta inguru ilunagoan sartuko gara. Kontxako hegal azpia betidanik izan da ingurune ahaztu xamarra, neguko gauetan bereziki. Estalitako eremu honetako giro hotza eraldatzeko erronkari erantzunez, bertako lanparei argi-espektroaren koloredun iragazkiak gehitu zaizkie tonu eta testura ezberdinak sortzeko. Lortutako giro berriak inguruan paseatzera eta badiako bista ederrez bertatik gozatzera gonbidatzen gaitu.

Kanpoaldean argiaren norabidea hondartzatik hegalaren ertzera bideratu da. Aldaketa sotil horrekin, argiaren indarra leundu eta argi-kutsadura gutxitu da. Badiaren panoramika itsasoaren biolumineszentzia gogorarazten duen argitan blai kontenplatu nahi duten ibiltarientzako babesleku erosoa da orain pasealekuaren behealdea

 

PHOTO: Gorka Bravo + s u a r t e z

 

Este sitio web utiliza cookies para mejorar la experiencia del usuario. Al continuar navegando aceptas su uso. Más información

ACEPTAR
Aviso de cookies