Kutxa Literatur Sariak

Bitamine Faktoriatik gonbitea jaso dugu XLII Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien ekitaldia prestatzeko. Arte eszeniko, zirku arte, dantza, musika eta argiztapen eremuko sortzaile lantalde bat osatu dugu.

Honakoa ekitaldi bitxia dugu; gezurrezko pertsonaia ospetsu baten presentziak eta beste hainbat ezustekok humore eta ezustekoz apaindu bait dute sari banaketa.

Eszenatokiaren argiztapenaz arduratzeaz gain, ikusleen bizipen osoa hartu dugu kontutan eta ondorioz Amaia antzokira sartu irten bisuala eraldatu dugu; gakoa argi tonalitatearen kontrastea izanik; sartzerakoan espazioa urdin agertzen da eta ateratzerakoan espazio berberak tono gorria du. Baliabide nagusia koloretako filtroak izan dira, antzokiko eguneroko argiztapena bera erabili baitugu. Kasu honetan, beste hainbestetan bezela, baliabide gutxirekin inpaktu handia lortu dugu!

 

KOLABORATZAILEAK
BITAMINe
Jour de Fête Compagnie
Laurentx Etxemendi
Shakti Olaizola

ARGAZKIAK
BITAMINe
s u a r t e z

Este sitio web utiliza cookies para mejorar la experiencia del usuario. Al continuar navegando aceptas su uso. Más información

ACEPTAR
Aviso de cookies