Zure Kandela, Guztion Argia

Donostiako hainbat ikastetxetako ikasleek eskuz margotutako mila kandela pote baino gehiagorekin eskultura  horizontal erraldoia osatu dugu Kontxako Pasealekuko Bigarren Mendeurrenaren Plazan, Fleming-en monumentua dagoen eremuan. Ordu batzuez atmosfera berria sortu da bertatik igarotzen diren oinezkoen gozamenerako.

Kandelek argi xaloa sortu dute lurraren arrasean, eta horrela badiaren ikuspegi erabat ezberdinaz gozatzeko aukera izan dute ibiltariek. Ekintza sinboliko honek argi artifizialak hiri-ingurunean duen eragin  bisualaz hausnartzeko aukera eman digu eta herritarrek jai-giro berriak sortzeko duten gaitasuna ere agerian utzi du.

Egitasmo hau Winter Solstice Call proiektuaren parte da, Donostia 2016 agenda barneko proiektua.

 

KOLABORATZAILEAK
Aitor Ikastola
Jakintza Ikastola
English School
Jesuitak Donostia
Arantzazuko Ama Ikastola
Deutsche Schule San Alberto Magno
Aiete Ikastetxea
Amara Berri Eskola

ARGAZKIAK
Gorka Bravo
Heidi Otaduy
Jesuitak Donostia

Este sitio web utiliza cookies para mejorar la experiencia del usuario. Al continuar navegando aceptas su uso. Más información

ACEPTAR
Aviso de cookies